Skip to main content

(NORA)BIDEAN | Docuweb

Iritsi

Egunero, leku hainbatetatik datozen pertsonak Irunera iristen dira begirada beste helmuga batean dutela. Horietako askorentzat, hiria geldialdi laburra baina erabakigarria da.

Gehienak ilunabarrean heltzen dira. Egunak, asteak edo hilabeteak iraun dituen bidaiaren ostean, Irun da muga baino lehen agertzen den azken hiria. 

Baina iritsierak ez du esan nahi heldu direnik.

Estazioak, kale ezezagunek, nekeak eta ezjakintasunak galderetarako lurralde bihurtzen dituzte pauso horiek. Orduan agertzen dira Irungo Harrera Sareko boluntarioak, akonpainamendua, orientazioa eta bidea iparralderantz egiten jarraitzen duten horiei lehenengo harrera bat ematen dien herritarren sarea.

Batzuetan, kalean lo egin eta babesa lortzearen artean dagoen aldea minutu gutxiko elkarrizketa bat baino ez da.
BUS GELTOKIA HARRERA ZENTROAK (H.Z) SAN JUAN PLAZA

Iragateak markatutako hiri batean, las Hilanderaseko Gurutze Gorriaren zentroan ematen den lehen arretak ere igarotzearen kutsua hartzen du

Gau bat estalpean igarotzeak ez du bidaia konpontzen. Egunsentian mugak hor darrai. Galderek, nekeak, ezjakintasunak eta hurrengo bidea topatzeko beharrak jarraitzen dute.
Geltokia eta zubiaren artean, iritsiera eta irteeraren artean, Irungo Harrera Sareak akonpainamendua ematen die aurrera jarraitzen dutenei. Informazioa, orientazioa eta babesa eskaintzen duen pertsonen sare bat, ia inor geratzen ez den hiri batean baina zeinetan topaketa bakoitzak bidaian itzala uzten duen.
Irunen memoria kolektiboaren, egunerokotasunaren parte da muga. Badaude egunero zeharkatzen dutenak. Duela belaunaldiak ezagutzen dutenak ere badaude.

Haien mugak non dauden azkar ikasten dutenak daude.

Bide orok norabide bat behar duelako. Eta muga orok hura zeharkatzeko modu bat.