Skip to main content

(NORA)BIDEAN | Docuweb

Bidea

Milaka kilometro, muga, itxaronaldi, erabaki eta galera.

Pertsona bakoitza heltzen da ibilbide desberdina izanik, baina guztiek daramate bizkarrean Bidasoara iritsi baino askoz lehenago hasi zen historia bat.

Euskal Herritik zeharkatu baino lehen, beste igaroleku, beste bide batzuk egon ziren. Hau Tithy-rena da.
KAMERUN NIGERIA NÍGER ALGERIA MAROKO ESPAINIA IRUN BAIONA
CAMERÚN NIGERIA NÍGER ARGELIA MARRUECOS ESPAÑA IRÚN BAIONA
Askotan, jakintzat ematen da Europa helmuga dela. Baina migrazioaren bideak gutxitan dira lerro zuzenak. Helburua ez zen Europa”. Ibilbideak aldatu, oztopatu eta eraldatzen dira aukeren, arriskuen eta bidean agertzen diren egoeren aurrean. Tithyrentzat muga hau imajinatu baino askoz lehenago hasi zen bidaia. Bidearen lekukotzak aurkitzea zaila da, eta honek bere historia kontatzen du aurpegia erakutsi gabe eta asmatutako izen batekin. Badaude kontatu daitezkeen ibilbideak. Beste batzuk itzaletan jarraitu behar dute oraindik.

“Nahiago nuen Marokon hil Mediterraneoan baino.” Tithy

Mediterraneoa munduko migrazio bide hilgarriena bilakatu da. Askok itsasoratzea erabakitzen dute ez arriskurik gabekoa dela usteagatik, baizik eta aukera hobea ez dagoela usten dutelako.

Itsasoan, ibilbideak etengabe aldatzen dira. Helmugak ere. Irungo bizilaguna eta Aita Mariko tripulazioaren kide den Eduard Thiam-ek ondo daki hori.

Behin lurreratua, hurrengo pausoak eman behar dira, eta 2018an Irunek beste momentu historiko batzuetan izandako migraziorako baldintza hori berreskuratu zuen. Orduan konturatu ziren administrazioek Bidasoako migrazio-ibilbidea indarra hartzen ari zela.

Ibilbide bat finkatzen denean, muga berriro agertzen da.

Eta horrekin batera, bidean zehar dagoen galdera: norantz?