Skip to main content

(NORA)BIDEAN | Docuweb

ORTZI-MUGA

Muga, kontrol, itxaronaldi eta bideen atzean, galdera bat geratzen da.

Zer ortzi-muga eraikitzen ari gara?

Harrera eta bazterketaren, eskubideak eta kontrolaren artean Europaren ideia zehatz bat marrazten da.

Migrazioa ez da salbuespen bat gizakion historian: gizakiaren historia da.

Baina ematen ari diren erantzunak ez doaz beti norabide berean.

Duela ez hainbeste denbora, hemendik ere abiatu ziren, mugak zeharkatu zituzten eta paperik gabe bizi zirenak egon ziren.

Muga orok ortzi-muga bat marrazten du. Galdera da norentzat.

Y con ella, una pregunta que acompaña todo el viaje: hacia donde?

Ortzi-muga ez da helmuga bat. Galdera bat da. Nora? Bidean