Skip to main content

(NORA)BIDEAN | Docuweb

KONTROLAK

Irun-Hendaiako mugara heltzean, askok deskubritzen dute ez dituztela atzean utzi (mugak).

Eduard Thiam-ek, Irungo bizilaguna eta Aita Mariko tripulatzailea, mugan emandako lehen pausoak gogoratzen ditu. Beste pertsonak ikusten zituen gelditu gabe gurutzatzen. Berari, aldiz, beti erritual bera egokitzen zitzaion: paperak erakustea

Badaude mapetan agertzen ez diren mugak.

2015etik, mugako kontrolak progresiboki indartuz joateak eraldatu zuen Irun eta Hendaiaren arteko igarobidea. Baina 2018 gakoa da. Migrazio-ibilbideak Espainiako Estaturantz bideratzearekin batera, Irun toki gako bihurtu zen Europarantzako bidean.

Muga berriro ere ikusgarri egin zen.

Schengen espazioaren barruan muga bat izatera bueltatzea da.

Salbuespen gisa sortu zena, pixkanaka arau bihurtzen joan da.

Muga batzuk ez dira hesi batean hasten eta kontrol batean amaitzen.

Akordio, salbuespen eta prozeduretan ere idazten dira. Bidasoan gertatzen dena ulertzeko, hobe dugu horietako batean arreta jartzea: Malagako Hitzarmena.

“Estatuak euren mailako trafikatzaileak dira”
Eñaut Aramendi, Bidasoa Etorkinekin

Mugak ez dira desagertzen: formaz aldatzen dira, mugitzen eta negoziatzen dira.

Europako estatuek kontrola, harrera eta itzultzearen inguruan eztabaidatzen duten bitartean, ibilbideek mugitzen jarraitzen dute. Eta mugimendu horretan erakundeek duten zereginaren gaineko galdera deseroso bat luzatzen du.

Europako paradoxa da hori. Hegoaldetik nor sartzen den kontrolatzea eskatzen den bitartean, Europako lurraldearen barruan bertan ere kontrolak ezartzen dira. Orduan muga kanpoaldean egoteari uzten dio eta barrurago mugitzen da.

Gordina da. Muga ez da kontrolean amaitzen eta horren ondorioek askoz haratago jarraitzen dute.

Zeharkatzen dutenen etorkizuna baldintzatzen duten erabakietara heltzen dira.

Bideari eusten dioten sareetara

Eta zalantzan jartzen dutenetara